Europako Ikerkuntzarako VI Framework Programme delakoak finantziatutako proiektua da FLOSSMetrics (Metrikak, datuak Free, Libre, Open Source Softwarean). CodeSyntaxek Zope eta Plone enpresen ZEA Partners elkartearen bitartez parte hartzen du ikerkuntza proiektu horretan.
FLOSSMETRICS proiektuak duen helburu nagusia software libreko proiektu ezberdinei buruzko informazioa eta datuak biltzea eta aztertzea da.
Software librea edota FLOSS ( Free, Libre, Open Source Software ) Informazio Teknologietan ezagutzen den joera garrantzitsuenetarikoa da. Baina adituen arabera, bere potentzialtasun eta indarra ez da ondo erabiltzen enpresa eta erakundeetan, ez delako ondo ezagutzen, batez ere Enpresa Txiki eta Ertainetan.
Horregatik FLOSSMetrics proiektuan duela gutxi kaleratu den "Guide for SMEs", izeneko txostena interesgarria izan daiteke. Enpresetan Software Librea ezartzeko gida baten lehendabiziko bertsioa da.
Carlo Daffara eta Jesus M. Gonzalez-Barahona-k idatzi duten dokumentuak enpresei zuzendutako aholkuak eta jokabideak eskaintzen ditu, batez ere software librearen lehen aukeraketa eta Open Source-ko produktuen erabilera errazteko. Interesatzen bazaizu hemen duzu .pdf formatoan (Adi, 1.800 KB).
Dokumentu osoa da interesgarria. Esate baterako, 2. atalean, 15 eta 26 orrialdeen artean, Software Libreari buruzko 10 mito jasotzen dituzte ("Ten myths about free / libre open source software" ), 3. atalean software librea ezartzeko oinarrizko modeloak, 4. atalean software librea-ren aukeratekarako aholkuak, praktika onak edo ereduzko praktikak, 5. atalean eta software librean oinarritutako negozio ereduak 6. kapituluan.
Adibide bat baino ez, software librea ezartzen duten enpresetan sortzen diren aurrezkiak aipatzen dira (23. orrialdean), 800 IKT arduradunei egindako inkesta baten oinarrituta (Erreferentzia: "Infoworld white paper, OPEN SOURCE MANAGEMENT: Trends, Requirements and Future Needs for the Open Source Enterprise"). Emaitzek argi uzten dute zenbat eta Open Source produktu gehiago erabili orduan eta koste aurrerapen handiagoak ematen direla enpresetan. Taulan ikusten denez, aurrezte handienak 25 Open Source produktutik gora ezarri duten erakundeetan ematen da.
Baina badirudi FLOSSMetrics ikerketan jasotzen denaren kontrakoa esaten duela Eusko Jaurlaritzak, behintzat Legebiltzerrean esandakoari (adi erantzun parlamentarioa .pdf formatoan) kasu egiten badiogu :"De acuerdo con los análisis y comparativas realizadas por el Gobierno Vasco, el coste total de propiedad de una configuración de puesto de trabajo basada en software libre es, hoy en día, mayor que el de la configuración actual equivalente basada en software con licencia, básicamente por las necesidades de soporte técnico."
Jakin behar da software libreak lizentzia duela, baina horretaz aparte datuak ez datoz bat.
lunes, 5 de julio de 2010
Software Librea, enpresa eta erakundeentzat gida bat
lunes, 5 de julio de 2010
EUSKADI DIGITAL - Tecnología e Innovación. Iñigo Maeztu Fradua.
0 comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.